Bi alde
desberdinak eduki ditu gaurko jardunaldia. Alde batetik, Agus eta Igone, Aalborg
Unibersitatera joan dira, Kenneth Molbergek lituano talde bati ematen ziion
PBL-ari buruzko hitzaldi batera.
Geroxeago,
fiordoko beste aldean dagoen UCNeko instalazio berri batera joan
gara Carstenekin. Oraingo honetan, ekintzailetza eta enpresen sormena zen
gaia. Hasi berria dira ikasleen ekintzailetza bultzatzeko bideratua dauden programetan.
Guk, orain
dela hamar urte, Urratsbat Programa hasi genuenez, gure esperientzia eta
emaitzak kontatu dizkiegu. Programa berri honen arduradunak, Jens Boelsmand,
Jens Kjaer Sorensen eta Morten Friis Frederiksen oso gende
jatorra iruditu zaigu eta momentu bakar batean haiekin egon arren, oso gustora egon
gara.
Bisita hau
bukatu ondoren, hoteletik pasa gara Agus eta Julio jasotzera eta NOVI Science Parkea ikustera. NOVI da Aalborg University-aren biberoa edo. Ez dakigu oso ondo,
zer komunikazio falta dela eta ez digu inor atenditu, eta NOVI ikusi gabe bueltatu
gara hotelera.
Balorazioa:
UCN Unibertsitatea: University
College of Northern Denmark:
- Nazioartekotasunaren aldeko apustua UCN Unibertsitatean: Aalborg hiria munduko ikasleentzako helmuga bat bihurtu nahi izatea bere nazioarteko eskaintza akademikoare bidez.
- Kolore sistema baten bidez beraien hezkuntza-fokapena aditzera ematea: green, red, blue, …
- Komentatu ziguten hezkuntza-fokapena: Pertsona bere Osotasunean ulertzea. (The Whole Person - head, heart and legs) Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza era desberdin batean ulertzea eta azaltzea.
- Daukaten filosofiarekin bat etorriz eskolan esparru egokia edukitzea: zabalak, argia, talde-lanerako egokitua eta abar.
- 24 ordu egunean, 7 egun astean irekita egotea.
- Beraien eskaintza azaltzeko daukaten buletina eta web-orriko informazio-buletinak baita.
UCN-ko Ekintzailetza Programa
- Hasten ar dira ekintzailetza programekin eta guk baino atzeratuago daude gai honetan.
Problem Based Learning at Aalborg University
- …..
Aalborg Unibertsitatea
- Gurekin kolaboratzeko interesa erakutsi zigun Keneth-ek. Lanbide Heziketari buruzko Kongresuan gonbidatuta dagoenez Donostiara joan beharko du datorren astean eta berarekin egongo gara berriz.


No hay comentarios:
Publicar un comentario