domingo, 9 de junio de 2013

Maiatzak 30




Goizeko bileran Tech Aalborg-eko Lehendakariordearekin izan da. Karstenek Danimarakako LHko Sistemaren Kudeaketa aurkeztu digu. Hezkuntza Ministraritzaren pean LHko Sailburuordetza bat dago, eta LHko Kontseilua baita.

Bi hauekin batera Lanbide Komiteak daude, lanbide bakoitzarako. Ondoren Eskolako Zuzendaritzak datoz, gehi Bertako Hezkuntza Komiteak.

TAko Lehendakariordea oso atsegina izan da gurekin eta galdera guztiei erantzun digu gogoz, batez ere ikasleei ematen dieten diru kantitateak,

Bilera bukatzerakan, Peter, horko irakasle bat, agertu da eta berarekin joan gara hortik oso urruti ez dauden tailer batzuk bisitatzera. Tailer hauetan daramaten Alternantzia-Formakuntza Sistemaren adibide bat erakutsi nahi izan dute. 

Tailer horien arduraduna Manuel da, orain dela 35 urte Asturiasetik joandako espainar bat. Dirudienez, nahiko ezaguna da horko lanbide heziketako munduan eta sari batzuk lortu ditu Alternantzia-Formakuntza kudeatzeko daukan sistema dela eta.

Goitik behara azaldu digu bere sistema eta filosofia. Momentu hortan ikaleek lanean zeudenez, azalpenak eguzkitan jaso ditugu, zeren goizean oso eguraldia eguskitsua atera da Aalborgen.


Hemen praktiketan dauden gehienak PCPI motako ikasleak dira. .... Jarraitzeko


Bazkaria hatzeko bualtatu dugu Tech Aalborgera eta Karsten-ekin sartu dugu jangelan.

 Geroxeago, ekiantzailetzari buruz  zerbait aipatu nahi digu, eta honen ondorioz Career Hub -  http://www.careerhub.dk/Sider/default.aspx - izeneko proiektu bat aurkeztu digu Kartsenek, berak ez du parte hartzen hortan, eta ez du gehiegi sakondu gai honetan,

Proiektu honen helburu orokorrak hauek dira:  
  • To create conditions for growth in North Jutland by VET programs are at the forefront and helps to create the conditions for entrepreneurship in North Jutland



  • To establish an innovation and entrepreneurship incubator for VET students, which is also a knowledge and powerhouse of work on innovation and entrepreneurship in vocational schools in North Jutland.


Jarraian Nazioartekotasunaren inguruan egiten duen lanari buruz hitzegin digu. Oso interesgarriak izan dira kudeatzen dituen adierazleak


Gaurko bilera eta Danimarkara egindako bisita bukatu da denon artean hitzeginez gure bi erakundeen artean, Tknika eta Tech Aalborg, kolaborazioari buruz. Beraiek interesaturik daude leonardo Proiektuko mobilidadeetan batez ere. Irakaslegoaren mugikortasuna ere landu nahi dute.

Guk gure kolaboratzeko nahia adierazi diogu eta adostu dugu hurrengo hilabetetan kolaboratzeko benetazko posibilidadeak aztertzea.

Balorazioa:

  • Manuelen tailererra egindako bisita interesgarria izan da. Hemen bezalaxe alternantziako formakuntza enpresetan, enpresa eta pertsonen araberako da. Batzuk gogo eta ilusio haundiagoa jartzen dute besteek baino.
  • Eskolek ez dute kontrolatzen enpresetan gutxiengo konpetentziak lortzen diren edo ez. Ardura hori enpresen eskutan uzten dute.
  •  Gustatu zaigu Karstenek nazioarteko prozesua neurtzeko dauzkan adierazle sistema. guk holakoa ere badugu baino ez hain sistematizatua, Berari emaitzak eskatzen dizkioten. Zenbat konbenio sinatuta, zenbat ikasle mugikortasun, eta abar.
  • Daukan sistema, Facebook orri bat, kanpoan dauden ikasleekin harremanetan egoteko atsegina eta erraza iruditu zaigu baita. Edozein momentutan haiekin harremanetan egon daiteke.









No hay comentarios:

Publicar un comentario