lunes, 27 de mayo de 2013

Maiatzak 26



Gure egun librea izan da gaurkoa guretzat. Gure artean hitz egin ondoren, eta ikusita zer eguraldi polita atera zaigun gaur, hemendik oso urrutik ez dagoen Aarhus izeneko hirira joatea erabaki dugu. Hor dago “Hiri Zaharra” deitzen duten museo famatu bat.  Eta hortik, hiria ezagutzen, oso gustora pare bat ordu pasa ditugu. Lekua fotogeniko eta interes antropologiko handikoa da.

Aarhuseko kanal baten ondoan kokatuta dagoen jatetxetik pasa ondoren, goraino abiatu gara Ebeltof-era. Oso herri polita da hemengo etxe tipikoa diren aspaldiko etxe zahar askorekin. Argazki batzuk ateratzeko aukera izan dugu, besterik ez, eguraldia zoragarria izan arren, herria hilda zegoelako, jende gutxi kaletan, ez zaizkie igandeko arratsaldeak gehiegi gustatzen dirudienez. 

Bueltatzeko bidean, Danimarkako Windows 2.0-ko paisaian zehar sakabanatuta daude zelai hori hori batzuei argazki batzuk ateratzea lortu dugu. Oso atsegina suertatzen dira nagusitzen den kolore berdeen artean hori kolorezko zati horiek behin eta berrik tartekatuta ikustea. Baino, galdera da zer lore, landare mota da hau? Ez dakigu oraindik! Gehiago ikasi behar eta!
Berandu samar iritsi gara  berriz Alborgera, justu justu afaltzeko ordutan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario