lunes, 27 de mayo de 2013

Maiatzak 25



Ba, bai! Proba gainditua, 13 ordu kostatu zaizkigu baino azkenean Aalborgera iritsi gara. Etxetik goizeko 05:30etan atera gara, bataz beste, eta hemengo Aalborg Somandheim Hotela 18:45 inguruan lehenengo aldiz zapaldu dugu.

Amsterdanetik etorri gara, Munich Aeropuertotik pasa ondoren eta Loiutik hasita. Amsterdanen ere maletak berriz fakturatu izan behar ditugu, baino azken finean hobeto atera zaigu; horrela behintzat, maleta guztiak gurekin iritis dira eta.

Amsterdango aireportuan ere para bat ordu zai egon gara.  Eta ez gara aspertu, zerbait jateko aprobetxatu dugu eta, bidenabar, bidaiaren prestakuntzak errepasatu egin ditugu: Bidai-Agendaren zirriborro berri bat bidali digute korreoz, eta ja Bropboxera igo dugu. Harremanetan jarri gar Karsten-ekin, eta badaki bidean gaudela. Gainera asteazkenerako bigarren aukera bat eskeni digute, PBL-ari buruzko hitzaldi batera joatea, eta proposamena onartu dugu. Banandu egin beharko dugu, baino geroxeago erabakiko dugu nola egin.

Aalborgeko aireportua txikia eta txukuna da. Alokatutako kotxea hartu ahal izateko, beharrezkoa diren paperak bete ondoren parkingean kotxe bila hasi gara. Kostatu zaigu kotxea aurkitzea baino, azkenean, moldatu gara hoteleraino abian hasteko.
Hemengo inauteriak direnez (udaberrian ospatzen dituzte, neguan zomorrotuta ibiltzeko fresko samar dagoelako) hiriko kale nagusietatik ez pasatzeko gomendioa eman ziguten, kaleak ordu horretan, mozkorrez beteta egongo zelakoan. Ez dugu kasu egin, halaere, eta zuzen-zuzen etorri gara erdigunetik. Egia da gazte alia eta mozkor batzuekin topatu garela baino, problemarik gabe, azkar iritsi gar hotelera,

Gero ere, afaltzeko asmoz, nahiko azkar atera gara hoteletik. Jatetxe polit bat aukeratu dugu hiriaren erdian. Buffet bat da, eta nahiko betea gainera, baino gustatu zaigu asko, eta errepikatzeko prest gaude.
Afal ostean elkarrizketa interesgarri baten sartu gara gure artean.
Ardatza zera zen: Mugikortasun Proiektuetako bisita hauetan parte-hartzaileek erantzukizun handia dugula, zeren, era batean edo bestean, hemengo jendearen aurrean gure lanbide heziketa sistema eta gure lurraren ordezkari gisa agertzen gara eta. Egiten duguna eta ematen dugun irudia erreferentzia izango da danimarkatarrentzat eta bere eragina, aldekoa edo kontrakoa, edukiko du baita hemendik aurrera garatuko ditugun harremanetan.  

Batzuei, dirudienez, ardura horrek ez die minik ematen eta gaur oso ongi lo egingo dutela diote. Beste batzuei, aldiz, korapilo bat sortzen zaie sabelean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario