miércoles, 29 de mayo de 2013

Maiatzak 28


Gaurko ekitaldia Aalborg Unibersitatean garatu da. Aalborg Unibersitatea, irakaskuntza PBL metodologian oinarritzeagatik, famatua da munduan zehar. 
Anja Overgaard Thomassen-ek bilerari hasiera eman dio gai honekin: PBLa - Teoria eta praktika lotuz antolaketa-garapenean. (organizational development) Egindako proiektu baten ikerketen emaitzak erakutsi dizkigu. Unibersitateak antolatutako PBLn oinarritutako iniziatiba/ikastaro batean parte hartu zuten lantegi batzuetako 32 ingenierori beraien iritzia galdetzen zizkioten inkesta batzuen bidez. Ikastaroa edo iniziatiba hau lantegietan garatu zen eta ez Unibersitatean. Bere ikerketan, ingenieroen erantzunak aztertuta, Anjak hurrengo proposamena egiten du: 3. esparru bat sortu behar da, lantegi eta unibertsitatearen artean, esparru egoki bat metodologia berrietan oinarritutako formakuntza eman ahal izateko.

Guk Anjaren proposamena aztertzen, pentsatzen dugu aldez aurretik komenigarria dela enpresen iritzia ere jasotzea,, holako formakuntza iniziatibak antolatzerakoan. Guretzak interesgarriena da 3. esparru honetako ezaugarriak zeintzuk diren jakitea. Hau da zein dira parte-hartzaileen rolak, zein behar diren baliabideak, edo diseinatu behar diren estrategiak, bilatzen diren helburuak, eta abar.

Hurrengo gaian, Søren Willert  Aholku eta antolaketa-aldaketarako laborategiari buruz hitz egin digu. Bere azalpenaren ikasgaia guretzat zera da: Bakoitzak bere unibertsitatean edo hezkuntza zentruan, praktikatu eta esperimentatu behar duela aztertu diren gaien emaitzak eta ikasketak, ikastaroak antolatzen hasi baino lehenago. Hau da, beste pertsonei aholku ematen hasi baino lehenago teoria soilik ezagutzea ez da nahikoa, esperientziatik pasa behar da baita. Irakasleek aldaketa organizazionala bizi behar du irakasten hasi baino lehenago.
Palle Rasmussen-ek, Aalborg Unibersitearen sortzailetariko bat, Danimarkan daukaten Alternantziako Formakuntza sistemari buruz hitz egin digu. Fiananziazioaren ezaugarriak aipatu dizkigu. Ebaluaketa sistema ere bai, nahi zeta bukaeran zalantzak batzuek gelditu zaizkigu.

Interesgarria dena, aipatu dituen hainbat kontzeptuen artean, Altzernantziako Formakuntzaren prozesuen kudeaketaren antolakuntza da. Badago Kontseilu Nagusi bat, eta gero, lanbide mota bakoitzarako komite bat. Komite hauek agente sozialez, zentroez eta enpresaz osatuta daude.

Azken bolada honetan asko entzuten den hitz bat ere entzun dugu gaur: Flexiempleo. Lan-malguak, lance-lanaren antza dauka. Langileak proiektuen bila ibili ondoren, proiektuak lortzen ditu, aldi berean “lan-malgua” lortuz. Hala ere, desberdintasun bat badago, zeren langile malguek, nolabait esanda, bere enpresako lanaren denbora murriztu dezakete, eta konpainia batean baino gehiagoetan lan egin ere bai.


Azalpen hauen ondoren, luntxa ekarri digute gelara, eta gelan bertan “sandwicha” hartu dugu. Ba, sandwicha eta fruta hemengoei asko gustatzen zaizkie . Produktu organikoak eta ekologikoak modan daude erabat.



Pallentzat aprendizaren heldutasun-gradua kontuan hartzeko gaia da. Azken finenean emaitzetan eragina haundia duelako.

Alternantziako Formakuntza programan parte hartzeko, ikasleek enpresa bana aurkitu behar dute, ikasle batek enpresa topatzen ez badu, hortik aurrera ikastetxeen ardura izango da.

Katrin Otrell-Cass-ek, bere azalpenean, “Building knowledge to teach primary technology: Lessons learned” gaia hartu du gune bezala. Bere teoria zera da: Egitea  egiteagatik ideia hori baztertu behar dela. Hasieratik landu behar da proiektuaren diseinua. Emaitzak eta baliabideak aurreikusten.
Lone Kroghek, Aalborg Unibertsitatean urte asko daraman irakaslea, “Learning Lab at Aalborg Univeristy” gaia azaldu digu. Gaia garrantzitsua da benetan, zeren gakoa da prestigiozko erakunde batean nola mantendu irakaslego berrien artean erakundeak duen balio erantzia edo desberdintzen dion kontzeptua. Nola egin konbentzituta zeuden irakasleak jubilitu egin direnean eta etorri berriek beste nunbaiten ikasitako metodoekin jarraitu nahi dutenean?


Arratsaldean ere, egunaren lana bukatutzat eman baino lehenago bildu egin gara gu bakarrik, entzundako eta ikusitakoari buruz hausnarketa bat egiteko. 


  • 3º Eszenatokia-ren sortzearen proposamena: Enpresetan formakuntza egiteko esparru egokia sortzea, metodologia berriei lehentasuna emanez. 
  • 3º Eszenatokiaren diseinuetarako enpreseei kontsultatzea. 
  • 3º Eszenatokiak eduki beharko dituen ezaugarrietan sakondu. 
  • Aldaketa Organizazional-erako Laborategia (Cambio Organizacional) 
  • Alternantziako Formakuntza finantziatzeko sistema. 
  • Alternantziako Formakuntza antolatzeko sistema: Komite Sektorialak, lanbiedeen arabera. 
  • Sindikatuek Alternantziako Formakuntzako Ebaluaketa Sisteman parte hartzea. 
  • Flexienplegua-ren kontzeptua 
  • Aprendiz-en heldutasun mailan fokatzea. 
  • Aprendizek enpresarik aurkitzen ez badute, ikastetxeek praktikak egiteko ardura hartzea. 
  • Insite: Egin egiteagatik idea baztertu eta hasiera hasieratik proiektuaren diseinua lantzea, emaitzaak eta tresnak aurreikusten. 
  • Transferentzia prozesua Uni Aalborg-en: Jakiten dena jakitea: CAP, Adaptazio Pedagogikoaren Ikastaro Lanbide Heziketarako egokitua.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario