Gaur 12:00-tan Tknikan bildu gara lehenengo aldiz Aalborg-era joango garen taldekoak. Beno, egia esanda, bat falta da , Agus, ba Bilbon zeredozer atera zitzaion azken momentuan eta ezin da garaiz etorri.Hasi gara, elkar ezagutu ondoren, aldez aurretik prestatuta geneukan Gai Zerrendaren puntuak lantzen.
Bisitzaren Ezaugarrien barne Helburuak ondo zehaztea komenigarria dela komentatu dugu , denok diskurtso berdinean egoteko, eta Danimarkan egonda zertan fokatu behar dugun gure arretagarbi edukitzeko.
Ikusi dugu Bisitaren Programa zehaztuta dagoela honez gero, horrexegatik eguneroko iharuderei eta, batez ere, bisitatuko ditugun erakundeei begiradatxo bat eman diogu.
Taldekoak erakunde hauei buruzko informazioa jasotzeko ardura hartu dute, ikastetxe edo unibertsitate desberdinak bisitatzerakoan beraien ezaugarrietaz jakin gainean egoteko.Arratzalde batzuetan eta lehengo igandean ere denbora nahikoa edukiko dugu programa kultural polit bat prestatzeko. Beraz helbiden honetan:: http://www.lonelyplanet.com/denmark/jutland/aalborg/sights ea beste batzuetan begiratzea adostu dago informazio bila.

Jarraian Intendentziako gaiarekin hasi gara. Ikusi dugu taldeko partaideen datu gustiak ondo jasota dauela: izena, mobilak, eta abar. Hegaldien ibilbideak ere eskutan baditugu eta egingo dugun bidea ikusi ahal izen dugu: Loiu, Munich, Amsterdan, Aalborg.
Gerorako utzi dugu erabakitzea nola hurbilduko garen Loiuraino, taxiz, bakoitza bere kasa edo. Ikusiko dugu!
Aalborgen autonomia pixka bat edukitzeko, auto bat alokatu egin dugu. Gidaria badugu ere, orain falta zaigu jakitea GPSa edukiko dugun ala ez, bestela nahiko galduta ibiliko gara.
Gastuak kudeatzeko orduan, beste bisitetan erabilitako sistema komentatu dugu. Geroxeago ikusiko dugu guk nola egingo dugun. Hotelaren datuak jakitea falta zaigu oraindik, non egongo garen eta ordainketa sistema ez dakizkigu. Eguneroko gastuei buruz ere hitzegin dugu pixka bat. Dirudienez Danimarka euro sistematik kanpo dago eta haien txanpona "korona" da.
Hemendik eregaluren bat eramatea nahi dugu. Eskoletan pretatuta daukaten erregalu tipiko hoietako bat. Txikia badira hobeto, bestela maletak opariz bakarrik beteko zaigu.
Irten baino egun bat lehenago Begori notatxoa pasa beharko diogu kanpora goazela esanez.
Danimarkara bisita honetako VET-PRO Mobilidade-Kontratuak eraman behar ditugu , zeren, bisitatuko ditugun erakundetan sinadura jaso beharko dugu.
Bisita bukatu ondoren, bakoitzak Parte-hartzailearen Txostena bete beharko du OAPEE-ra bidaltzeko. Ihazko txosten bat berrikusi dugu zer motako galdera diren ikusteko, zeren hori jakinda errazago izango da geroxeago txostena betetzea.
Bisitatuko ditugun erakundeen ezaugarriak ezagutzeko, beraien web orritan sartzea eta informazio pixka bat jeistea adostu dugu: Tech. College Aalborg.
Metal College Aalborg, eta abar.
Blog hau, Aalborgtarrak, bisitaren gorabeherak idazteko erabiliko dugu. Horrela, esparru amankomun bat edukiko dugu ideia, berriak, argazkiak eta abar konpartitzeko.


No hay comentarios:
Publicar un comentario