lunes, 27 de mayo de 2013

Maiatzak 27



Gaurkoa, egia esanda, PowerPoint batean jartzekoa zen; baino gure artean Prezi aldeko moderno horietako batzuk daudenez ez gara ados jarri eta, azkenean, akordio batera iritsi gara hau ere blogean jartzeko:

07.15ean inguruan, gosaldu ondoren, hasi gara eguneko bisita prestatzen. Lehenengo eguna izanik, sabeleko korapiloa desegiten hasi behar genuen.

Tech Aalborg-eko Campus Nagusiko sarreran Kartsen Jepsen ezagutu dugu eta aurkezpenak egin ondoren, Danimarkako eta bere eskoletako ezaugarriak eta programak azaltzen hasi da.
Geroxeago, Kaj Thybok-ek, Karstenen partaideak, Eskolako instalazio eta ekipamenduak erakutsi dizkigu. Espezialitateak ezagunak ziren guretzat, Irudi Pertsonala, Elektrizitatea, Elektronika eta Diseinu Grafikoa, gure LHko Sisteman ere eskaintzen baititugu.

Jarraian, guri gure euskal lanbide heziketa sistema aurkeztea tokatu zaigu. Bidenabar, Tknikari buruz ere erreferentzi txiki batzuk egin ditugu. Ez zaigu gure kolaboratzaileak, Ikaslan eta Hetel, ere aipatzea ahaztu.

Luntxa bertako tabernan egin dugu, eta bukatu eta berehala, Metal College Aalborg ezagutzera joan gara. Ole Sloth irakasleak tailer desberdinetan zehar lagundu digu: galdaragintza, elektronika eta abar. Gure artean elkar ulertzeko: hemengo PCPIko eta gure Erdi Mailako ikasleen parekoak dira Tech Aalaborgeko institutu honetan dituzten bezeroak. Horietaz aparte, langile eta langabetuak ere jasotzen dituzte bere programen barne.
Bisita bukatu ondoren, Karstenek euskal delegaziokoak hartu gaitu hirian zehar gidatutako bisita bat egiteko. Bukaeran garagardo batetara ere gonbidatu gaitu. Eskertzekoa gizona!

Hotelera bueltatu, eta berriz afaltzera atera baino lehenago, denok biltzea erabaki dugu, egunean zehar bizitutakoari buruz hausnarketa bat egiteko.  Azkenean, bildu egin gara bai, ikasitako ikasgaiei buruz hitz egiteko. Hona hemen, jarraian, egin genituen komentarioak, aldekoak eta baita pendiente zaizkigun gaiak ere.
Ikasitako ikasgaiak:


  •   IKT gela ikasleentzako: oso giro atsegina eta lasaia, egokia ikasleak eroso sentitzeko.
  •  Langileak eta langabetuak kurtso berdinetan egotea.
  •  PCPIko ikasleak eta Erdi Mailakoak ere esparru berdinetan ikastea eta lan egitea.
  •   Instalazio eta ekipamenduen optimizazioa: LH kontzentratuagoa.
  •   Ikasleentzat garraiorako eta etxebizitzarako laguntza ekonomikoak.
  •  Enpresen inplikazioa Formakuntza Sisteman.
  •  Zikloen ordu banaketa eskola eta enpresen artean: 3, 9, 3, 9, 3
  •  Ikasleen soldata, enpresek emandakoa. Eskolan dauden denboraldietan Estatutak hartzen du beregain soldata hori.
  •  Ikaslearen azken azterketa enpresek eta sindikatuek kudeatzea.
  • Langile sozial batek ere eskolan lan egitea.


Berriz galdetzeko pendiente gelditzen zaizkigun gaiak:


  •   Nola kontrolatzen duen eskolak enpresetan gutxiengo edukiak ematen direla?
  •   Academic Profession izeneko programaren ezaugarriak.
  •  Ez araututako formakuntza: Profesionaltasun Ziurtagiriak existitzen al dira?
  • Kualifikazioak Errekonozitzeko Sistema ba al dago?
  • Zenbat urte daramate metodologia honekin?
  • Bat eta biko maila europarrak non daude?
  •  Diru kontuak ondo azaldu: gobernuak jartzen duena, enpresek jartzen duena, …
  • Irakasleen profilak: formakuntza aukera, sartzeko baldintzak, beharrezko esperientzia enpresetan.
  • Ebaluaketa Sistema: nola da?

Bihar gehiago eta hobeto!

No hay comentarios:

Publicar un comentario