miércoles, 29 de mayo de 2013

Maiatzak 29


Bi alde desberdinak eduki ditu gaurko jardunaldia. Alde batetik, Agus eta Igone, Aalborg Unibersitatera joan dira, Kenneth Molbergek lituano talde bati ematen ziion PBL-ari buruzko hitzaldi batera.


Beste alde batetik, Natalia, Julio eta hirurok Karsten jarraitu dugu UCN-raino. UCN-ak UniversityCollege of Northern Denmark esan nahi du. Mette Samuelsen-ekin bildu gara UCN-aren ezaugarrietaz eta UCN-ak dituen ikastaro internazionalei buruz hitzegiteko.




Geroxeago, fiordoko beste aldean dagoen UCNeko instalazio berri batera joan gara Carstenekin. Oraingo honetan, ekintzailetza eta enpresen sormena zen gaia. Hasi berria dira ikasleen ekintzailetza bultzatzeko bideratua dauden programetan. 

Guk, orain dela hamar urte, Urratsbat Programa hasi genuenez, gure esperientzia eta emaitzak kontatu dizkiegu. Programa berri honen arduradunak, Jens Boelsmand, Jens Kjaer Sorensen eta Morten Friis Frederiksen oso gende jatorra iruditu zaigu eta momentu bakar batean haiekin egon arren, oso gustora egon gara.
Bisita hau bukatu ondoren, hoteletik pasa gara Agus eta Julio jasotzera eta NOVI Science Parkea ikustera. NOVI da Aalborg University-aren biberoa edo. Ez dakigu oso ondo, zer komunikazio falta dela eta ez digu inor atenditu, eta NOVI ikusi gabe bueltatu gara hotelera.


Hortik, berriz Aalborg Unibersitatera joan gara, baino NOVI-tik pasatzen berriro, ahaztuta utzi dudan ordenagailua jasotzera. Unibersitatean Kenneth Molbjerg Jørgensen-ekin egon gara Tknika eta Aalborg Unibertsitatearen artean kolaboratzeko posibilitateak aztertzen.



Balorazioa:

UCN Unibertsitatea: University College of Northern  Denmark:


  • Nazioartekotasunaren aldeko apustua UCN Unibertsitatean: Aalborg hiria munduko ikasleentzako helmuga bat bihurtu nahi izatea bere nazioarteko eskaintza akademikoare bidez. 
  • Kolore sistema baten bidez beraien hezkuntza-fokapena aditzera ematea: green, red, blue, … 
  • Komentatu ziguten hezkuntza-fokapena: Pertsona bere Osotasunean ulertzea. (The Whole Person - head, heart and legs) Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza era desberdin batean ulertzea eta azaltzea. 
  • Daukaten filosofiarekin bat etorriz eskolan esparru egokia edukitzea: zabalak, argia, talde-lanerako egokitua eta abar.  

  • 24 ordu egunean, 7 egun astean irekita egotea. 
  • Beraien eskaintza azaltzeko daukaten buletina eta web-orriko informazio-buletinak baita.


UCN-ko Ekintzailetza Programa


  • Hasten ar dira ekintzailetza programekin eta guk baino atzeratuago daude gai honetan.


Problem Based Learning at Aalborg University


  • …..


Aalborg Unibertsitatea


  • Gurekin kolaboratzeko interesa erakutsi zigun Keneth-ek. Lanbide Heziketari buruzko Kongresuan gonbidatuta dagoenez Donostiara joan beharko du datorren astean eta berarekin egongo gara berriz.
 


Maiatzak 28


Gaurko ekitaldia Aalborg Unibersitatean garatu da. Aalborg Unibersitatea, irakaskuntza PBL metodologian oinarritzeagatik, famatua da munduan zehar. 
Anja Overgaard Thomassen-ek bilerari hasiera eman dio gai honekin: PBLa - Teoria eta praktika lotuz antolaketa-garapenean. (organizational development) Egindako proiektu baten ikerketen emaitzak erakutsi dizkigu. Unibersitateak antolatutako PBLn oinarritutako iniziatiba/ikastaro batean parte hartu zuten lantegi batzuetako 32 ingenierori beraien iritzia galdetzen zizkioten inkesta batzuen bidez. Ikastaroa edo iniziatiba hau lantegietan garatu zen eta ez Unibersitatean. Bere ikerketan, ingenieroen erantzunak aztertuta, Anjak hurrengo proposamena egiten du: 3. esparru bat sortu behar da, lantegi eta unibertsitatearen artean, esparru egoki bat metodologia berrietan oinarritutako formakuntza eman ahal izateko.

Guk Anjaren proposamena aztertzen, pentsatzen dugu aldez aurretik komenigarria dela enpresen iritzia ere jasotzea,, holako formakuntza iniziatibak antolatzerakoan. Guretzak interesgarriena da 3. esparru honetako ezaugarriak zeintzuk diren jakitea. Hau da zein dira parte-hartzaileen rolak, zein behar diren baliabideak, edo diseinatu behar diren estrategiak, bilatzen diren helburuak, eta abar.

Hurrengo gaian, Søren Willert  Aholku eta antolaketa-aldaketarako laborategiari buruz hitz egin digu. Bere azalpenaren ikasgaia guretzat zera da: Bakoitzak bere unibertsitatean edo hezkuntza zentruan, praktikatu eta esperimentatu behar duela aztertu diren gaien emaitzak eta ikasketak, ikastaroak antolatzen hasi baino lehenago. Hau da, beste pertsonei aholku ematen hasi baino lehenago teoria soilik ezagutzea ez da nahikoa, esperientziatik pasa behar da baita. Irakasleek aldaketa organizazionala bizi behar du irakasten hasi baino lehenago.
Palle Rasmussen-ek, Aalborg Unibersitearen sortzailetariko bat, Danimarkan daukaten Alternantziako Formakuntza sistemari buruz hitz egin digu. Fiananziazioaren ezaugarriak aipatu dizkigu. Ebaluaketa sistema ere bai, nahi zeta bukaeran zalantzak batzuek gelditu zaizkigu.

Interesgarria dena, aipatu dituen hainbat kontzeptuen artean, Altzernantziako Formakuntzaren prozesuen kudeaketaren antolakuntza da. Badago Kontseilu Nagusi bat, eta gero, lanbide mota bakoitzarako komite bat. Komite hauek agente sozialez, zentroez eta enpresaz osatuta daude.

Azken bolada honetan asko entzuten den hitz bat ere entzun dugu gaur: Flexiempleo. Lan-malguak, lance-lanaren antza dauka. Langileak proiektuen bila ibili ondoren, proiektuak lortzen ditu, aldi berean “lan-malgua” lortuz. Hala ere, desberdintasun bat badago, zeren langile malguek, nolabait esanda, bere enpresako lanaren denbora murriztu dezakete, eta konpainia batean baino gehiagoetan lan egin ere bai.


Azalpen hauen ondoren, luntxa ekarri digute gelara, eta gelan bertan “sandwicha” hartu dugu. Ba, sandwicha eta fruta hemengoei asko gustatzen zaizkie . Produktu organikoak eta ekologikoak modan daude erabat.



Pallentzat aprendizaren heldutasun-gradua kontuan hartzeko gaia da. Azken finenean emaitzetan eragina haundia duelako.

Alternantziako Formakuntza programan parte hartzeko, ikasleek enpresa bana aurkitu behar dute, ikasle batek enpresa topatzen ez badu, hortik aurrera ikastetxeen ardura izango da.

Katrin Otrell-Cass-ek, bere azalpenean, “Building knowledge to teach primary technology: Lessons learned” gaia hartu du gune bezala. Bere teoria zera da: Egitea  egiteagatik ideia hori baztertu behar dela. Hasieratik landu behar da proiektuaren diseinua. Emaitzak eta baliabideak aurreikusten.
Lone Kroghek, Aalborg Unibertsitatean urte asko daraman irakaslea, “Learning Lab at Aalborg Univeristy” gaia azaldu digu. Gaia garrantzitsua da benetan, zeren gakoa da prestigiozko erakunde batean nola mantendu irakaslego berrien artean erakundeak duen balio erantzia edo desberdintzen dion kontzeptua. Nola egin konbentzituta zeuden irakasleak jubilitu egin direnean eta etorri berriek beste nunbaiten ikasitako metodoekin jarraitu nahi dutenean?


Arratsaldean ere, egunaren lana bukatutzat eman baino lehenago bildu egin gara gu bakarrik, entzundako eta ikusitakoari buruz hausnarketa bat egiteko. 


  • 3º Eszenatokia-ren sortzearen proposamena: Enpresetan formakuntza egiteko esparru egokia sortzea, metodologia berriei lehentasuna emanez. 
  • 3º Eszenatokiaren diseinuetarako enpreseei kontsultatzea. 
  • 3º Eszenatokiak eduki beharko dituen ezaugarrietan sakondu. 
  • Aldaketa Organizazional-erako Laborategia (Cambio Organizacional) 
  • Alternantziako Formakuntza finantziatzeko sistema. 
  • Alternantziako Formakuntza antolatzeko sistema: Komite Sektorialak, lanbiedeen arabera. 
  • Sindikatuek Alternantziako Formakuntzako Ebaluaketa Sisteman parte hartzea. 
  • Flexienplegua-ren kontzeptua 
  • Aprendiz-en heldutasun mailan fokatzea. 
  • Aprendizek enpresarik aurkitzen ez badute, ikastetxeek praktikak egiteko ardura hartzea. 
  • Insite: Egin egiteagatik idea baztertu eta hasiera hasieratik proiektuaren diseinua lantzea, emaitzaak eta tresnak aurreikusten. 
  • Transferentzia prozesua Uni Aalborg-en: Jakiten dena jakitea: CAP, Adaptazio Pedagogikoaren Ikastaro Lanbide Heziketarako egokitua.
 

lunes, 27 de mayo de 2013

Maiatzak 27



Gaurkoa, egia esanda, PowerPoint batean jartzekoa zen; baino gure artean Prezi aldeko moderno horietako batzuk daudenez ez gara ados jarri eta, azkenean, akordio batera iritsi gara hau ere blogean jartzeko:

07.15ean inguruan, gosaldu ondoren, hasi gara eguneko bisita prestatzen. Lehenengo eguna izanik, sabeleko korapiloa desegiten hasi behar genuen.

Tech Aalborg-eko Campus Nagusiko sarreran Kartsen Jepsen ezagutu dugu eta aurkezpenak egin ondoren, Danimarkako eta bere eskoletako ezaugarriak eta programak azaltzen hasi da.
Geroxeago, Kaj Thybok-ek, Karstenen partaideak, Eskolako instalazio eta ekipamenduak erakutsi dizkigu. Espezialitateak ezagunak ziren guretzat, Irudi Pertsonala, Elektrizitatea, Elektronika eta Diseinu Grafikoa, gure LHko Sisteman ere eskaintzen baititugu.

Jarraian, guri gure euskal lanbide heziketa sistema aurkeztea tokatu zaigu. Bidenabar, Tknikari buruz ere erreferentzi txiki batzuk egin ditugu. Ez zaigu gure kolaboratzaileak, Ikaslan eta Hetel, ere aipatzea ahaztu.

Luntxa bertako tabernan egin dugu, eta bukatu eta berehala, Metal College Aalborg ezagutzera joan gara. Ole Sloth irakasleak tailer desberdinetan zehar lagundu digu: galdaragintza, elektronika eta abar. Gure artean elkar ulertzeko: hemengo PCPIko eta gure Erdi Mailako ikasleen parekoak dira Tech Aalaborgeko institutu honetan dituzten bezeroak. Horietaz aparte, langile eta langabetuak ere jasotzen dituzte bere programen barne.
Bisita bukatu ondoren, Karstenek euskal delegaziokoak hartu gaitu hirian zehar gidatutako bisita bat egiteko. Bukaeran garagardo batetara ere gonbidatu gaitu. Eskertzekoa gizona!

Hotelera bueltatu, eta berriz afaltzera atera baino lehenago, denok biltzea erabaki dugu, egunean zehar bizitutakoari buruz hausnarketa bat egiteko.  Azkenean, bildu egin gara bai, ikasitako ikasgaiei buruz hitz egiteko. Hona hemen, jarraian, egin genituen komentarioak, aldekoak eta baita pendiente zaizkigun gaiak ere.
Ikasitako ikasgaiak:


  •   IKT gela ikasleentzako: oso giro atsegina eta lasaia, egokia ikasleak eroso sentitzeko.
  •  Langileak eta langabetuak kurtso berdinetan egotea.
  •  PCPIko ikasleak eta Erdi Mailakoak ere esparru berdinetan ikastea eta lan egitea.
  •   Instalazio eta ekipamenduen optimizazioa: LH kontzentratuagoa.
  •   Ikasleentzat garraiorako eta etxebizitzarako laguntza ekonomikoak.
  •  Enpresen inplikazioa Formakuntza Sisteman.
  •  Zikloen ordu banaketa eskola eta enpresen artean: 3, 9, 3, 9, 3
  •  Ikasleen soldata, enpresek emandakoa. Eskolan dauden denboraldietan Estatutak hartzen du beregain soldata hori.
  •  Ikaslearen azken azterketa enpresek eta sindikatuek kudeatzea.
  • Langile sozial batek ere eskolan lan egitea.


Berriz galdetzeko pendiente gelditzen zaizkigun gaiak:


  •   Nola kontrolatzen duen eskolak enpresetan gutxiengo edukiak ematen direla?
  •   Academic Profession izeneko programaren ezaugarriak.
  •  Ez araututako formakuntza: Profesionaltasun Ziurtagiriak existitzen al dira?
  • Kualifikazioak Errekonozitzeko Sistema ba al dago?
  • Zenbat urte daramate metodologia honekin?
  • Bat eta biko maila europarrak non daude?
  •  Diru kontuak ondo azaldu: gobernuak jartzen duena, enpresek jartzen duena, …
  • Irakasleen profilak: formakuntza aukera, sartzeko baldintzak, beharrezko esperientzia enpresetan.
  • Ebaluaketa Sistema: nola da?

Bihar gehiago eta hobeto!

Maiatzak 26



Gure egun librea izan da gaurkoa guretzat. Gure artean hitz egin ondoren, eta ikusita zer eguraldi polita atera zaigun gaur, hemendik oso urrutik ez dagoen Aarhus izeneko hirira joatea erabaki dugu. Hor dago “Hiri Zaharra” deitzen duten museo famatu bat.  Eta hortik, hiria ezagutzen, oso gustora pare bat ordu pasa ditugu. Lekua fotogeniko eta interes antropologiko handikoa da.

Aarhuseko kanal baten ondoan kokatuta dagoen jatetxetik pasa ondoren, goraino abiatu gara Ebeltof-era. Oso herri polita da hemengo etxe tipikoa diren aspaldiko etxe zahar askorekin. Argazki batzuk ateratzeko aukera izan dugu, besterik ez, eguraldia zoragarria izan arren, herria hilda zegoelako, jende gutxi kaletan, ez zaizkie igandeko arratsaldeak gehiegi gustatzen dirudienez. 

Bueltatzeko bidean, Danimarkako Windows 2.0-ko paisaian zehar sakabanatuta daude zelai hori hori batzuei argazki batzuk ateratzea lortu dugu. Oso atsegina suertatzen dira nagusitzen den kolore berdeen artean hori kolorezko zati horiek behin eta berrik tartekatuta ikustea. Baino, galdera da zer lore, landare mota da hau? Ez dakigu oraindik! Gehiago ikasi behar eta!
Berandu samar iritsi gara  berriz Alborgera, justu justu afaltzeko ordutan!

Maiatzak 25



Ba, bai! Proba gainditua, 13 ordu kostatu zaizkigu baino azkenean Aalborgera iritsi gara. Etxetik goizeko 05:30etan atera gara, bataz beste, eta hemengo Aalborg Somandheim Hotela 18:45 inguruan lehenengo aldiz zapaldu dugu.

Amsterdanetik etorri gara, Munich Aeropuertotik pasa ondoren eta Loiutik hasita. Amsterdanen ere maletak berriz fakturatu izan behar ditugu, baino azken finean hobeto atera zaigu; horrela behintzat, maleta guztiak gurekin iritis dira eta.

Amsterdango aireportuan ere para bat ordu zai egon gara.  Eta ez gara aspertu, zerbait jateko aprobetxatu dugu eta, bidenabar, bidaiaren prestakuntzak errepasatu egin ditugu: Bidai-Agendaren zirriborro berri bat bidali digute korreoz, eta ja Bropboxera igo dugu. Harremanetan jarri gar Karsten-ekin, eta badaki bidean gaudela. Gainera asteazkenerako bigarren aukera bat eskeni digute, PBL-ari buruzko hitzaldi batera joatea, eta proposamena onartu dugu. Banandu egin beharko dugu, baino geroxeago erabakiko dugu nola egin.

Aalborgeko aireportua txikia eta txukuna da. Alokatutako kotxea hartu ahal izateko, beharrezkoa diren paperak bete ondoren parkingean kotxe bila hasi gara. Kostatu zaigu kotxea aurkitzea baino, azkenean, moldatu gara hoteleraino abian hasteko.
Hemengo inauteriak direnez (udaberrian ospatzen dituzte, neguan zomorrotuta ibiltzeko fresko samar dagoelako) hiriko kale nagusietatik ez pasatzeko gomendioa eman ziguten, kaleak ordu horretan, mozkorrez beteta egongo zelakoan. Ez dugu kasu egin, halaere, eta zuzen-zuzen etorri gara erdigunetik. Egia da gazte alia eta mozkor batzuekin topatu garela baino, problemarik gabe, azkar iritsi gar hotelera,

Gero ere, afaltzeko asmoz, nahiko azkar atera gara hoteletik. Jatetxe polit bat aukeratu dugu hiriaren erdian. Buffet bat da, eta nahiko betea gainera, baino gustatu zaigu asko, eta errepikatzeko prest gaude.
Afal ostean elkarrizketa interesgarri baten sartu gara gure artean.
Ardatza zera zen: Mugikortasun Proiektuetako bisita hauetan parte-hartzaileek erantzukizun handia dugula, zeren, era batean edo bestean, hemengo jendearen aurrean gure lanbide heziketa sistema eta gure lurraren ordezkari gisa agertzen gara eta. Egiten duguna eta ematen dugun irudia erreferentzia izango da danimarkatarrentzat eta bere eragina, aldekoa edo kontrakoa, edukiko du baita hemendik aurrera garatuko ditugun harremanetan.  

Batzuei, dirudienez, ardura horrek ez die minik ematen eta gaur oso ongi lo egingo dutela diote. Beste batzuei, aldiz, korapilo bat sortzen zaie sabelean.

miércoles, 8 de mayo de 2013

Aalborgtarren Sorrera




Gaur 12:00-tan Tknikan bildu gara lehenengo aldiz Aalborg-era joango garen taldekoak. Beno, egia esanda, bat falta da , Agus, ba Bilbon zeredozer atera zitzaion azken momentuan eta ezin da garaiz etorri.

Hasi gara, elkar ezagutu ondoren, aldez aurretik prestatuta geneukan Gai Zerrendaren puntuak lantzen.

Bisitzaren Ezaugarrien barne Helburuak ondo zehaztea komenigarria dela komentatu dugu , denok diskurtso berdinean egoteko, eta Danimarkan egonda  zertan fokatu behar dugun gure arretagarbi edukitzeko.



Ikusi dugu Bisitaren Programa zehaztuta dagoela honez gero, horrexegatik  eguneroko iharuderei  eta, batez ere, bisitatuko ditugun erakundeei begiradatxo bat eman diogu.

Taldekoak erakunde hauei buruzko informazioa jasotzeko ardura hartu dute, ikastetxe edo unibertsitate desberdinak bisitatzerakoan beraien ezaugarrietaz jakin gainean egoteko.

Arratzalde batzuetan eta lehengo igandean ere denbora nahikoa edukiko dugu programa kultural polit bat prestatzeko. Beraz helbiden honetan:: http://www.lonelyplanet.com/denmark/jutland/aalborg/sights   ea beste batzuetan begiratzea adostu dago informazio bila.

Jarraian Intendentziako gaiarekin hasi gara. Ikusi dugu taldeko partaideen datu gustiak ondo jasota dauela: izena, mobilak, eta abar. Hegaldien ibilbideak ere eskutan baditugu eta  egingo dugun bidea ikusi ahal izen dugu: Loiu, Munich, Amsterdan, Aalborg.

Gerorako utzi dugu erabakitzea nola hurbilduko garen Loiuraino, taxiz, bakoitza bere kasa edo. Ikusiko dugu!

 Aalborgen autonomia pixka bat edukitzeko, auto bat alokatu egin dugu. Gidaria badugu ere, orain falta zaigu jakitea GPSa edukiko dugun ala ez, bestela nahiko galduta ibiliko gara.

Gastuak kudeatzeko orduan, beste bisitetan erabilitako sistema komentatu dugu. Geroxeago ikusiko dugu guk nola egingo dugun. Hotelaren datuak jakitea falta zaigu oraindik,  non egongo garen eta ordainketa sistema ez dakizkigu. Eguneroko gastuei buruz ere hitzegin dugu pixka bat. Dirudienez Danimarka euro sistematik kanpo dago eta haien txanpona "korona" da.

Hemendik eregaluren bat eramatea nahi dugu. Eskoletan pretatuta daukaten erregalu tipiko hoietako bat. Txikia badira hobeto, bestela maletak opariz bakarrik beteko zaigu.

Irten baino egun bat lehenago Begori notatxoa pasa beharko diogu kanpora goazela esanez.

Danimarkara bisita honetako VET-PRO Mobilidade-Kontratuak eraman behar ditugu , zeren, bisitatuko ditugun erakundetan sinadura jaso beharko dugu.

Bisita bukatu ondoren, bakoitzak Parte-hartzailearen Txostena bete beharko du OAPEE-ra bidaltzeko. Ihazko txosten bat berrikusi dugu zer motako galdera diren ikusteko, zeren hori jakinda errazago izango da geroxeago txostena betetzea.

Bisitatuko ditugun erakundeen ezaugarriak ezagutzeko,  beraien web orritan sartzea eta informazio pixka bat jeistea adostu dugu: Tech. College Aalborg. Metal College Aalborg, eta abar.

Blog hau, Aalborgtarrak,  bisitaren gorabeherak idazteko erabiliko dugu. Horrela, esparru amankomun bat edukiko dugu ideia, berriak, argazkiak eta abar konpartitzeko.

Bisitan zehar beharrezkoa izango den dokumentazioa Dropboxera igoko dugu baita, denontzako eskuragarria izateko: